Kirol gaitasunak haurtzaroan eta gaztaroan

Egilea:

Data: 2015/01/13

Aurreko batean 12 urtekoen futbol partiduak ikusten ari nintzela, konturatu nintzen haur batzuen eta besteen artean mugikortasun maila desberdintasun haundia zegoela. Batzuek erraz asko mugitzen ziren zelaian alde batetik bestera, beste batzuk berriz nekez egiten zituzten zelaian desplazamenduak, agerian utziz beraien gabeziak abiaduran, agilitatean, korrodinazioan eta erresistentzian. Zelaiaren neurriak ez ziren haundiak, txikia eta hestua baizen. Zazpi zazpiren kontra ari ziren. Denak baloiaren inguruan pillatzen ziren eta elkarren artean tupust egiten zuten. (Beste baterako utziko dugu haurren adin eta kirol mailaren arabera modu egokian antolatzen ote ditugun kirol jokoak, izan ere, hontaz asko hitzegiteko dugu…)

Korrika egiteko espaziorik gabeko toki batean nola zitekeen haur batzuen desplazamenduak kopuruz gutxi eta hain pobre izatea? Kezkatuta utzi ninduen!!!

Esan beharra dut, horrelako jarrerak ez ditudala futbolean bakarri ikusi. Duela gutxi, haur eta gazteen igeriketa erakustaldi bat ikustea tokatu zaidanean edo eta herriko lasterketak txikientzat ospatzen direnean, behin eta berriz topatzen naiz arazo berdinarekin, alegia, haurren mugikortasun arazo eta gaitasun fisikoen eskasiarekin.

Honen harira, gaiarekin zerikusia duten berriak biltzen joan izan naiz prentsan atera direnean. Jasotako batzuk aipatzen dizkizuet hemen (euskeraz eta gazteleraz) adibide modura:

“El 28,4 de los niños de 3 a 12 años padece exceso de peso”.

-“Debagoieneko 10-12 urte bitarteko haurren %37,5ek dute gainpisua”.

-“Los niños corren hoy más lento que hace 30 años”.

-“El análisis de 50 estudios sobre millones de niños de todo el mundo confirma que el sedentarismo afecta a la agilidad de los menores”.

Zerbait ez dabil ondo haurrek kirol, jolas edo eta eguneroko zeregin edo joan etorrietan beraien kabuz mugitzeko zailtasunak topatzen dituztenean

Ohikoa bihurtzen ari da gure inguruan jarduera fisiko minimoak betetzen ez dituzten haurren kopuru handia.

Zein da arrazoia?

Mugimenduzko aktibitate gutxiegi eta egoneko jarrera gehiegi bizi dutela haurrek.

Nik 42 urte ditut orain. Haurra nintzenean:

  • Ordu asko pasatzen nituen auzoan jolasten: futbolean, harrapaketara, gordeketara, karreretara, bizikletan…
  • Bi ordu egunero lagunekin jolasten ematen nuen dendora eta gainera ikastolan soin hezkuntzako klaseak eta jolasorduak nituen. Guztira 2.5 – 3 ordu egunero ibiltzen nintzen kiroletan edo 15 ordu astean.

Orain, 7 urteko nere semea, bere eskolan kirol gehien egiten duenetako bat izan daiteke, baina:

  • Astean 4 orduz kirolak praktikatzen ditu (2 egun jolasak, 1 pilota eta ordu erdiz bi egun igeriketa. Saio gidatuak dira monitoreekin. Nik bezala, jolasorduak eta soin heziketa klaseak izaten ditu.
  • 1.5 – 2 ordu egunero + aste bukaerako jarduerak izaten ditu. Guztira 10 ordu astean, nik egiten nuena baino %35 gutxiago!!!
  • Orain haur gehienak mugitzen baino geldirik pasatzen dute denbora asko.

Azpiko irudi hau aski esanguratsua da, ez al zaizue iruditzen?

Egoera honen jatorria non egon ote daitekeen pentsatzen hasi eta ondorengo gogoetak ateratzen zaizkit:

Egungo bizitza erritmoa

  • Gurasoak bezala, haurrak okupatuegiak dauden eskolako etxeko lanekin eta bestelako eskola orduz kanpoko hainbat jarduerekin.
  • Egun kaleak arriskutsuagoak dira haurrak askatasun osoan jolasean ibil daitezen
  • Eguraldiak ez du laguntzen, ondorioz haurrak etxean edo toki itxietan ematen dute denbora gehien. Eta horretan ere, bideo jokoek, telebistak, internetak eta smartphonek zerikusi handia dute.

Eskolan

  • Soin hezkuntzako klaseak eskasegiak dira, 2 ordu astean
  • Eskola orduz kanpoko ekintzak hautazkoak dira

Familia eta gurasoetan

  • Eskola orduz kanpoko kirol jardueratara baino nahiago ditugu haurrak hizkuntzak, musika…ikastera eramatea.
  • Ez gara eredu. Eguraldia dela edo ibili beharreko distantzia handia dela aitzaki degu eserita geratzeko edo kotxea hartzeko.

Zenbat kirol egin behar dute gure seme-alabek?

 Asko, asko eta asko!!

Munduko Osasunaren Elkartearen arabera:

  • 5-17 urte bitarteko haur eta gaztetxoek egunero 60´-ko mugimenduzko jarduerak egin beharko lituzkete, eta hauek intentsitate ertain edo bizian.
  • 60´-tik gorako jarduera fisikoek haurren osasunerako onurak dakarzkie
  • Eguneroko jarduera fisikoak denbora gehienean aerobikoa izan beharko luke. Baita ere, astean 3 saiotan gutxienez, jarduera biziagoak ere egin beharko lituzkete giharrak eta hezurrak indartzeko.

Nerabezaroa aurretik, (bizitzarako ohiturak adin tarte honetan hartzen direlako) 5 urteen buruan jarduera fisikoa erregularki landu baldin bada, osasunaren ikuspegitik etorkizunari begira sor daitezkeen gaixotasunen kontrako “txertoa” bezala onartu egiten da. Eta ez hori bakarrik, berehalakoan izaten dituzten onuren ondorioz, (Gorputz pisu egokia mantentzea, bihotz arnas atalak garatzea, fisikoki hobetu eta indartsuago haztea…) jolasetan eta kiroletan haurrak maila normal, egoki bat emateko gai izango dira.

Atera ditzagun beraz, haurrak egonean denbora luzeko egoeretatik eta bideratu ditzagun mugitzera adibidez: eskola kirolera, eskolako patio eta jolasguneetara, kiroldegietako jardueretara, kirol arinetzako kantxa eta zelaietara, frontoietara, bidegorrietara, natur inguruneetara…