Erdiraketak eta erremateak lantzeko ariketa azkarra

Egilea:

Data: 2013/05/09

AZALPENA

  • Zelaiaren neurriak: jokalari kopuruaren arabera, baina zelai-erdia neurri egokia da.
  • Jokalari kopuruak: taldea bi multzotan bana daiteke, bakoitza zelai-erdi batean jarriz. Multzo bakarrean ere egin daiteke, banaka atera beharrean binaka ateraz alde bakoitzetik.
  • Jokalari urdin bat abiada bizian aterako da aurrerantz. Atezainak baloia pasako dio, eskuarekin edo oinarekin. Jokalari urdinak eraman egingo du baloia, erdiraketa egin aurretik. Bitartean, eta une zehatzean, jokalari gorri bat erremateko lekura joango da bizi-bizi, jokalari urdinak egingo dion erdiraketa errematatzera. Errematea egin eta gero, jokalari gorria abiada bizian aterako da aurrerantz, beste aterantz baina hegaletik. Erdiraketa egin duen jokalari urdina jokalari gorrien multzora joango da. Bere atezainak baloia pasako dio oinarekin edo eskuarekin jokalari gorriari; eraman egin beharko du, eta errematearen bila atera den beste jokalari urdin bati erdiraketa egin beharko dio.  Erdiraketa egin duen jokalari gorria jokalari urdinen multzora joango da. Gero, errematea egin duen jokalari urdina izango da abiadan aterako dena… eta horrela segitzen du ariketak.

HELBURUAK

  • Helburuak teknikoak dira batetik: atezainek baloia ateratzeko moduak lantzen dituzte, eta geratze-urruntze eta halakoak ere bai; jokalariek baloia eramatea lantzen dute, erdiraketa egiteko teknika ere bai, eta errematatzeko erak ere lantzen dituzte.
  • Helburuak fisikoak dira bestetik: abiadura lantzeko ariketa egokia da, eta erresistentzia ere landu daiteke, errekuperazio tarteekin jokatuz.

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria