Teknika taldeka lantzeko zirkuitua
Ariketa honetan taktikako zenbait mugimendu ere egin behar dira
1.MUGIMENDUA
Atezainak taldekideari emango dio baloia, oinaren barrualdearekin jota.
2. MUGIMENDUA
2 jokalariak baloia eramango du konoen artetik. Oinaren barrualdea eta kanpoaldea erabili.
3. MUGIMENDUA
2 jokalariak pase luzea emango dio 3 jokalariari, goitik, oinaren gainaldearekin jota. 3 jokalariak kontrolatu egingo du baloia, jotzeko moduan jarriz, orientazio egokiarekin. Garrantzitsua baloiaren bila joatea, zain egon ordez.
2 jokalaria 3 jokalaria dagoen lekura joango da pasea egindakoan, lasterka.
4. MUGIMENDUA
3 jokalariak 4 jokalariari emango dio pasea konoen artetik (aurkariak izango lirateke konoak), oinaren barrualderekin jota. Baina aurretik, 4 jokalariak pasea jasotzeko leku egokira joan beharko du, aurkarien oztopoa gaindituz. 4 jokalariak baloia kontrolatuko du, jotzeko moduan jarriz, orientazio egokiarekin.
3 jokalaria 4 jokalaria dagoen lekura joango da gero, lasterka.
5. MUGIMENDUA
4 jokalariak 5 jokalaria dagoen lekuraino eramango du baloia, oinaren alde guztiak erabiliz. 5 jokalariak baloia kontrolatuko du, gero jotzeko moduan jarriz, orientazio egokian.
6. MUGIMENDUA
5 jokalariak 6 jokalariari emango dio pasea, oinaren barrualderekin jota. Baina aurretik, 6 jokalariak laguntza-desmarkea egingo du, atzerantz. Gero, baloia kontrolatuko du, gero erabiltzeko moduan jarriz, orientazio egokian.
5 jokalaria 6 jokalaria dagoen lekura joango da, lasterka.
7. MUGIMENDUA
6 jokalariak baloia eramango du konoen artetik, oinaren barrualdea eta kanpoaldea erabiliz.
8. MUGIMENDUA
6 jokalariak erdiratu egingo du baloia, oinaren barrualdearekin eta gainaldearekin jota. Baina aurretik, 4 jokalariak eta 3 jokalariak errematera joateko mugimenduak egingo dituzte, azkar, atzelariak gainean izan eta ihes egingo baliete bezala. Gurutzatu egingo dira.