Ryan Giggsek 2013ra arte luzatu du kontratua Unitedekin

Egilea:

Data: 2012/02/10

2013ko ekainaren 30era artekoa da hitzarmen berria. Azaroan 39 urte beteko ditu

Ryan Giggsen futbolari ibilbideak ez duela amaierarik ematen du. Izan ere, beste denboraldi baterako luzatu du kontratua Manchester Unitedekin. Hitzarmen berriaren arabera, 2013ko ekainaren 3oean amaituko da bien arteko lotura. 39 urte izango ditu orduan.

1991an egin zuen debuta bere taldearekin, eta dagoeneko 898 partida ofizial jokatu ditu. 162 gol sartzearekin batera. Premier League izena hartu zuenetik Ingalaterrako Ligak 1992an, berak bakarri sartu ditu golak denboraldi guztietan.

“Oso ondo nago, eta taldeari laguntzen segitu nahi dut tituluak irabazten segitu dezan”.

Bideo honetan dituzue ikusgai Giggsek hainbeste urtean egindako hainbat 11 gol onenak:

 

 

http://www.youtube.com/watch?v=nEAouJwTYlU