Frantziako Kopan, final-zortzirenetan, Lille kanporatu du Valenciennesek

Egilea:

Data: 2012/02/09

Rhoazonek, Lyonek, Montpellierrek eta Ajacciok ere aurrera egin dute. Hiru partida geratzen dira kanporaketak osatzeko

Frantziako Kopan final-zortzirenetako partida gehienak jokatu ziren herenegun eta atzo. Ezuste bakarra egon da: Valenciennesek Lille kanporatu du. Kanporaketako bost neurketa jokatu dituzte asteon, eta beste hirurak datozen bi asteetan izango dira.

Hauek izan dira emaitzak:

  • Roazhon-Evian (3-2)
  • Lyon-Bordele (3-1)
  • Valenciennes-Lille (2-1)
  • Chateauroux-Montpellier (0-2)
  • Ajaccio-Drancy (2-0)

Falta diren partidak:

  • Bourg Peronnas-Marseilla (datorren asteartean, 17:00)
  • Dijon-PSG (datorren asteartean, 19:00)
  • Quevilly-Orleans (otsailaren 21ean 19:00)

Roazhonen eta  Evianen  arteko lehian izandako golak, bideo honetan dituzue ikusgai:

http://www.youtube.com/watch?v=A_QXj_mRixQ