“Bere erritmoa ezartzen duena, txapeldun”

Egilea:

Data: 2014/07/13

MUNDUKO KOPA 2014

Alemania-Argentina finala taktikoki nolakoa izan daitekeen azaldu digu Mikel Arregik.

Mikel Arregik azaldu digu nolako finala izan daitekeen taktikaren arloan. Anaitasunako jubenil mailako Nazional Ligako entrenatzaileak oso argi dauka zer aldagai izango den gakoa: erritmoa. Hala esan digu: “Bere erritmoa ezartzen duena izango da txapeldun. Argentinarena nagusitzen bada, makala eta geldoa, bera txapeldun. Aldiz, bizia eta azkarra izaten bada partida, Alemania txapeldun”.

Talde bakoitzak erasoan eta defentsan egin dezakeena aztertu digu:

ARGENTINA

  • Defentsan
“Zelai erditik behera jarriko da taldea. Berez, Alemaniari min gehien eman zaio txapelketan  goian presioa eginez (Ghanak egin zion ondoen hori), baina Messik ezer ez duenez defendatzen, taldea atzeratu egingo da. Baskulazioak egingo ditu hegal batetik bestera, eta iruditzen zait barruan estutuko duela Alemania, kanpotik jokatzera behartuz, Alemania oso indartsua delako barrutik”.

Munduko Kopa finala: Argentina defentsan - Argentina defentsan - Football tactics and formations

  • Erasoan
“Jokoaren sormena atzetik egiteko Mascherano erdiko atzelarien tartean jarri izan da orain arte. Gauza bera egingo du gaur ere. Messi barrutik ibiliko da, jokoaren sormenari eraginkortasuna eman nahian, eta hegaleko bi atzelariak ikusiko dugu zenbat igoko diren; ziurrenik, besteetan baino gutxiago igoko dira. Uste dut, hala ere, erasoko baliabidea gehien erabiliko duena kontraerasoa izango dela”.

Munduko Kopa: Argentina erasoan - Football tactics and formations

 

ALEMANIA

  • Erasoan
“Joko landua egingo du, ohi duen bezala. Jokalari asko pilatuko ditu erdialdean, barrutik jokatuz aurkaria erakartzeko esparru horretara, hegaletan zuloak utz ditzan. Hegaletako zulo horiek baliatzeko Lahm oso egokia da, eta hori lortu nahiko du”.

Munduko Kopa finala: Alemania erasoan - Football tactics and formations

 

  • Defentsan
“Argentina jokoa sortzen saiatzen denean atzetik (lehen aipatu dudan bezala), Mascheranoren gainera joango da Klose, eta erdiko atzelariren batek (Demichelis eta Garay) baloia hartzen duenean, Khedira edo Kross bere gainera aterako dira. Horixe bera egin zuen Brasilen aurka”.

Munduko Kopa finala: Alemania defentsan vs Away team - Football tactics and formations

  • Trantsizioak (bi taldeenak)
Aipatu ditut goian, baina gogoratzeko, hemen berriz ere: Alemaniak erasotik defentsarako bidean presioa erabiliko du. Argentinak, aldiz, erasoan baloia galtzen duen bakoitzean, tokira itzuliko da azkar, lerroak atzeratuz“.

Futbolari ohia eta entrenatzailea.