Iniesta: bakarra eta bakarrik

Egilea:

Data: 2016/06/18

EUROKOPA 2016

 

  • Eurokopa honen inguruan idatzi ditudan analisietan, hau da aurrenekoa jokalari bati buruzkoa. Apartekoa delako Andres Iniesta. Sekulako bi partida jokatu ditu, ta Espainiaren erasoko jokoan nagusi eta agintari izan da. Isilik eta zaratarik atera gabe, egongo ez balitz bezala, gauza zailak erraz eginez. Berak mugitzen du taldea, eta bere baitan mugitzen dira taldekideak.
  • Mugimenduez hitz egin nahi dut hemen; Iniestaren mugimenduez. Baloia berak ez duenean egiten duenaz, alegia. Bakarrik hartzen du baloia ia beti, eta ez da bakarrik uzten dutelako aurkariek. Bera joaten da bakarrik egotera. Eta mugimendu horri etekina ateratzen dio gero, baloia oinetan hartzen duenean. Bakarrik egoten denez, lekua eta denbora irabazita dauzka nahi duena egiteko. Nahi duena=taldeari une horretan komeni zaiona.
  • Bakarrik egoteko nola mugitzen den azalduko dut orain. Ihes egiten du askotan baloia dagoen lekutik, pixkat aparte harrapatzen duenean jokaldiak, bera ez denean jokaldia sortzen hasten ez dena. Baloiak jokalariei sortzen dien erakargarritasun ia erabatekoak itsutu gabe jokatzen du. Baloiarekin da artista, baloiarekin egiten ditu bereak eta bi, baina urrundu egiten da lehendabizi, gero ahalik eta bakartuen egoteko. Momentuko akzioan baino hurrengoan pentsatzea esaten zaio horri, eta horretan ere artista da. Azkarra.
  • Bakarrik non egon behar duen jakiteko, batetik jokoa ulertu egin behar da, nolabait esateko jokoaren sekuentzia logikoa zein den jakin behar da (alde batetik bestera eramatea baloia; esparru batetik bestera eramatea; barruko pasea edo kanpokoa noiz ematea tokatzen den jakitea eta abar)
  • Eurokopa honetako jokalari onena ari da izaten, batere dudarik gabe. Bakarra. Taktikoki zoragarria eta eraginkorra, eta teknikoki ere artista. Bakarrik eta bakarra, Andres Iniesta.
  • Bideo honetako jokaldi batzuetan, ikusten da nola egiten dituen hemen azaldutako mugimenduak Iniestak.

 

 

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria