24 selekzio eta amets bat

Egilea:

Data: 2015/06/06

MUNDUKO KOPA 2015

Kanadan jokatuko da emakumezkoen zazpigarren Munduko Kopa bihar goizaldetik uztailaren 5a bitartean.

Emakumezkoen Munduko Kopa bihar goizaldean jarriko da abian. Kanadan da txapelketa, eta 24 selekzio ariko dira lehian. Sei multzotan banatu dituzte, launa talderekin bakoitzean.

Hauek dira multzoak:

A MULTZOA

  • Kanada, Txina, Zeelanda Berria eta Herbehereak.

B MULTZOA

  • Alemania, Boli Kosta, Norvegia eta Thailandia.

C MULTZOA

  • Japonia, Suitza, Kamerun eta Ekuador.

D MULTZOA

  • AEB, Autralia, Suedia eta Nigeria.

E MULTZOA

  • Brasil, Espainia, Hego Korea eta Costa Rica.

F MULTZOA

  • Frantzia, Ingalaterra, Kolonbia eta Mexiko.

Egutegi osoa, hemen.

Sei euskal herritar ariko dira, Espainiako selekzioan jokatzen bost, eta Frantziako entrenatzaile seigarrena: Athleticeko Ainhoa Tirapu, Irene Paredes, Eli Ibarra eta Erika Vazquez, eta Bartzelonako Leire Landa dira jokalariak. Entrenatzailea Philippe Bergeroo ziburutarra da.

Palmaresari erreparatuz gero, hauek izan dira orain arteko txapeldunak: AEB (2), Alemania (2), Japonia eta Norvegia. Japonia da azken txapelduna, 2011ko Munduko Kopan irabazle izan baitzen.