10. urteurrena ospatzeko

Egilea:

Data: 2013/01/05

ATHLETIC Ospakizuna biribiltzeko, emakumezkoen taldeak lagunartekoa jokatuko du Arsenal Ladies talde bikainaren aurka, gaur, 12:00etan, San Mamesen.

Athleticek emakumezkoen taldea sortu zuenetik hamar urte joan dira. Zenbaki biribila. Ospatzeko, lagunarteko partida jokatu du gaur, 12:00etan, San Mamesen. Aurkaria, Arsenal Ladies.

Ingalaterrako talde loriatsuena da, eta Europakoa ere ez du aparte izango: 38 titulu irabazi ditu, 1987an sortu zenetik, tartean Txapeldunen Liga behin. Bere neurriaren berri emateko, datu hau: Athleticen aurkari handienetakoa den Bartzelona (egungo txapelduna Ligan) zapaldu egin du Txapeldunen Ligako final 1/32renetan: 0-3 eta 4-0 irabazi dio bi partidetan.

Athleticek lau bider irabazi du Espainiako liga, lehen Superliga esaten zitzaiona, eta egun, lehen postuan da.

Taldearen historia, Athleticen web gunetik hartua.

Athleticeko kideak, Superliga lehen aldiz irabazi berritan, 2003ko apirilaren 23an, San Mamesen.