1-4-4-2 erronboan: historia

Egilea:

Data: 2014/03/03

Realak Bartzelonaren aurka jokatu bezperetan, Jagoba Arrasatek hau esan zuen kazetarien aurreko agerraldian: “Kopako partidetatik ezberdina izango da larunbatekoa. Beste Real bat ikusiko dugu”. Bazekien zertaz ari zen, eta Anoetan gauzatu zen berrikuntza: sistema berria (lehenago berak Realean erabili ez izanagatik) plazaratu zuen.

1-4-4-2 erronboa marraztu zuen zelaiaren erdian. Horra berrikuntza.

 

REALA 1-4-4-2 erronboan - Football tactics and formations

Sistema hau asko erabilia izan da, eta da oraindik ere. Baina ez da berria. Baditu urte batzuk aurrenekoz erabili izan zenetik.

Aurrenekoa Sir Alf Ramsey izan zen, eta bera jotzen da sortzailetzat. 1966an plazaratu zuen, Munduko Kopan. Ingalaterrako entrenatzailea zen, eta bere herrialdean jokatu zen txapelketa hura.

Ingalaterrak irabazi zuen Munduko Kopa hura. Garai hartako kontuei begiratzen bazaie, nabarmentzen da Ramseyk zelai-erdiari eta taldeari indarra emateko asmatu zuen sistema hau. Sistema horren sorrera garai hartako testuinguruan kokatzeko , aipatu behar da zertan zen sistemen kontua urte batzuk lehenago. Esaterako, beste selekzio batek, Brasilek, 1958ko eta 1962ko Munduko Kopetan, 4-2-4 sistema eta 4-3-3 sistema erabili zituen, hurrenez hurren. Ramseyrena geroago etorri zen

Brasildarrek eta argentinarrek Ingalaterraren asmakizuna honela definitu zuten: egunean jartzea. Ez zuen asko iraun Ramseyren asmakizunak selekzioen artean, urte gutxiren buruan Futbol Totala delakoa indarrean sartu zelako, Herbehereak buru zirela. Hala ere, Ingalaterrako taldeek asko erabili zuten, eta Europako Kopa irabazi ere bai hainbatek sistema horrekin. Gerora ere, ezin da ukatu askotan izan dela erabilia. Eta urteetan izan zen sistema erabiliena talde askotan: elitean eta beheko mailetan.

Arrasatek ere neurri handi batean Ramseyren filosofiari eutsi zion: defentsako lana indartu nahi izan zuen zelaiaren erdian, Bartzelonakoen talentuari oztopoak jartzeko. “Kanpotik indartsua da Bartzelona, baina erabakigarria barrutik da”. Barruko jokoa itxi nahi izan zion Bartzelonari, eta lortu zuen.

Realean, Bernd Krauss ere erronbo zale

Arrasateren aurretik, Realeko beste entrenatzaile batek erabili zuen 1-4-4-2 erronboan sistema. Bernd Krauss izan zen 1997-1999 aroan.
Reala erronboan Krauss - Football tactics and formations

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria