Zurutuzak 2017ra arte luzatu du kontratua Realarekin

Egilea:

Data: 2012/02/15

Orain arteko tratua 2013an bukatuko zitzaion erdilariari

David Zurutuzak Realarekin daukan lotura luzatu du. 2017ra arte, hain zuzen. Orain artekoaren arabera, datorren urteko ekainaren 30ean amaituko zitzaion hitzarmena. Beraz, beste lau urteko luzapena gehitu dio lehengoari.

Gaur eguerdian egin dute sinadura ekitaldia, eta Realeko web gunea ofizialak honela jaso du albistea.

Zurutuza eta Aperribai, gaurko ekitaldian. REALSOCIEDAD.COM