Zer da futbolmamia?

Futbolmamia euskarazko futbol aldizkari bat da. Baina ez edozein aldizkari. Ikuspegi teknikotik, taktikotik, fisikotik eta psikologikotik jorratzen ditu futbol gaiak, beste edozein argitalpenek eskaintzen ez dizkizun hausnarketak proposatuz.

Nondik dator futbolmamia?

Futbol entrenatzaile izateko ikastaroak gazteleraz egin behar izan ditugu. Euskara zelai horretatik kanpo dago. Aldizkarietan ere ez dago euskarazkorik. Eta hutsune horiek betetzera gatoz. Futbolaren berezko ezaugarrietan sakontzeko, euskara ere erabili nahi dugu.

Zergatik futbolmamia?

Futbolaren mamia. Horrek bereizten du gure izaera. Egun, futbolaren aitzakian, futbola ez den beste edozer gauzetaz jarduten da gehienetan. Eta futbolak baditu bere ezaugarriak. Horietan sakondu nahi dugu, hainbeste maite dugun kirolean sakontzeko asmoz, eta edonori sakontzeko aukera eskainiz. Ikasten segitzeko leku paregabea da hau.

Nor gara?

Futboleko lau entrenatzaile gaude egitasmo honen atzean:

  • Mikel Arregi: Jokalari profesionala izana, entrenatzaile tituluduna (3. nibela).
  • Aitor Manterola: Titulu gorena du entrenatzaileen ikastaroetan (3. nibela).
  • Aitor Zulaika: Titulu gorena du entrenatzaileen ikastaroetan (3. nibela). Hirugarren Mailako Lagun Onakeko entrenatzaile izana, orain Reala Bko bigarren entrenatzaile da 2. B mailan.

Eta ezin ahaztu kolaboratzaileak ere: Mikel Etxarri, Gaizka Garitano, Aritz Olagoi, Joseba Sesma, Luis Llopis, Naxari Altuna, Joseba Urkiola, Eñaut Barandiaran, Facundo Ceriani, Dabi Piedra, Igor Olaeta eta beste hainbat.