Zambia eta Boli Kosta, Afrika Kopako finalera
Datorren igandean jokatuko dute azken partida (20:00, Libreville)
Zambiako jokalariek edo Boli Kostako jokalariek altxatuko dute Afrika Kopako garailearen kopa. Bi selekzioek jokatuko dute finala datorren igandean (20:00, Libreville), atzo finalerdietan nagusitu eta gero. Zambiak ezustea eman zuen Ghana kanporatuz, eta Boli Kosta finalean izatea ezin daiteke ezustetzat hartu, Mali ere indartsua izan arren. Bi galtzaileek 3. eta 4. postua zehazteko partida jokatuko dute, larunbatean (20:00, Malabo)
Bi partidetan izan zen emaitza bera: 1-0.
Zambiaren eta Ghanaren artekoan, berriz gertatu zen duela bi urteko partida batean gertatua. Ghanako Asamoah Gyan aurrelariak penaltia huts egin zuen lehiaren hasieran, eta gero, bere taldeak galdu egin zuen. 2010eko Munduko Kopan gauza bera gertatu zitzaion Uruguiaren aurka, final-laurdenetako lehian. Orduan ere penaltia huts egin zuen, luzapeneko azken jokaldian, eta gero, penaltietan Ghana kanpoan geratu zen.
Hemen duzue ikusgai Munduko Kopako jokaldi hura:
Eta hemen, atzokoa:
http://www.youtube.com/watch?v=k2Vc8TF2J2I
Zambiaren gola Mayukak sartu zuen, 78. minutuan. Hemen bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=LgbmNBaz8V0
Gervinhoren golarekin Boli Kosta finalera
Beste finalerdian, Gervinho Arsenaleko jokalariak erabaki zuen partida. 44. minutuan sartu zuen gola, eta ez zen gehiago izan hortik aurrera.
Hemen golaren bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=fG9Sowrxs60