Uda, futbola eta haurrak lotzeko ekimena

Egilea:

Data: 2012/04/24

Udako Futbol Campusa antolatu dute Astigarragan (Gipuzkoa) Mundarro F.K.E-ko kideek.

Uda garaian ohikoak izaten dira futbolarekin lotutako ekimenak, eta Astigarragan (Gipuzkoa) bat antolatu du bertako futbol taldeak, Mundarrok.

Futbol Campusa izena eman diote, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango da, eta astebeteko txandak osatuko dituzte. 09:00etatik 15:15era izango da egunero. 110 euro ordaindu beharko da haur bakoitzeko eta txandako, eta txanda bat baino gehiago egin nahi duenari %20ko beherapena egingo zaio.

Izena emateko epea maiatzaren 18an bukatuko da, eta harremanetarako bi telefono eman dituzte (Josu: 617633955 / Txema: 6577325976). Bi helbide elektroniko hauek ere badaude (campusmundarro@gmail.com kiroldegia@astigarraga.net).

Hainbat ekintza

Futbolaz ez ezik, beste zenbait jarduera ere egingo dira: igeriketa; adimen emozionala eta gizarte baliabideak lantzeko jolasak; Realaren entrenamenduak ikustera joateko irteerak eta jokalariei elkarrizketak egiteko aukera eta abar.

Futbola landuko duten entrenatzaile guztiak titulu gorenaren jabe dira.

Eguneroko programa hau da:

09:30 -11:30: Entrenamendua (Zarkumendegi zelaian, Astigarraga)

12:00-13:00: Igerilekua  (Astigarragako kiroldegian)

13:30-14:15: Bazkaria  (Astigarrako kiroldegian)

14:15-15:15:Adimen emozionala eta gizarte baliabideak garatzeko jolasak