Tudelano, Barakaldo, Izarra eta Peña Sport, 2.B Mailara

Egilea:

Data: 2012/06/24

Laudio bakarrik geratu da igo gabe, azken kanporaketan aritu diren Euskal Herriko taldeen artean.

Euskal Herriko lau taldek lortu dute 2.B Mailara igotzea: Tudelano, Barakaldo, Izarra eta Peña Sportek. Bakarra geratu da kanpoan azken kanporaketan: Laudio.

Hauek izan dira atzoko eta gaurko emaitzak, itzuliko partidetan:

  • Laudio-San Fernando (0-1. Joanekoan 2-0 galdu zuen Laudiok)
  • Catarroja-Tudelano (0-1. Joanekoan 4-0 irabazi zuen Tudelanok)
  • Aguilas-Barakaldo (1-1. Joanekoan 0-0 berdindu zuten)
  • Tenisca-Izarra (0-0. Joanekoan ere 0-0 egin zuten. Penaltietan irabazi du Izarrak)
  • Peña Sport-Racing B (0-1. Joanekoan 1-2 irabazi zuen Peña Sportek)

Emaitza guztiak, hemen.