Trantsizioak

Egilea:

Data: 2012/07/04

Defentsatik erasora eta erasotik defentsara igarotzea lantzeko ariketa.

AZALPENAK

  • 6 jokalariko 2 talde behar dira.
  • Laukiaren barruan, baloiaren jabetza landu behar da. Erasoan, talde oso bat aritzen da (kasu honetan, gorriak), eta defentsan 3 jokalari (urdinak, oraingoan).
  • Beste 3 jokalari urdinak laukiaren kanpoaldean daude, triangelua osatuz.
  • Erasoan dagoen taldeko jokalariei ezarri egin behar zaie ukitu kopurua: 2 ed0 3 ukitu da egokia.

  • Jokalari urdinek baloia lapurtzen dietenean gorriei, kanpoaldeko taldekideei pasatu behar diete, hurrenkera honetan: lehendabizi, gertuen dutenetako bati, eta gero, horietakoren batek triangeluaren goiko erpinean dagoenari.

  • Baloia laukiaren beste aldean dago orain, eta jokalari guztiak ere alde horretara joan dira, trantsizioak landuz. Eta jokalari urdin guztiak laukiaren barruan daude. Jokalari gorrien artean, 3 daude laukiaren barruan, eta beste 3rak kanpoan, triangelua osatuz. Orain, jokalari urdinak dira baloiaren jabe, eta jokalari gorriek saiatu behar dute lapurtzen.

  • Orain, laukiaren beste aldean dira berriz denak, berriz ere trantsizioak egin eta gero. Gorriek baloia lapurtu diete urdinei beste alderdian, eta triangeluko taldekideekin jokatu eta gero, beraiek dira orain baloiaren jabe. 3 jokalari urdin, aldiz, defentsako lanean daude orain, eta beste 3 laukiaren kanpoaldean daude, triangelua osatuz.

HELBURU NAGUSIA

  • Trantsizioak lantzea

BESTELAKO HELBURUAK

  • Mugimendu taktikoak egitea: aurkariari ihes egitea
  • Jokalari gehiagorekin erasotzea
  • Jokalari gutxiagorekin erasotzea
  • Teknika lantzea: paseak eta kontrolak

IRAUPENA

  • 2×10′ ko lana izan daiteke, tartean errekuperazioa eginez, edo 15’koa segidan.

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria