Taldea sendotzeko aukera
Athleticek Vila-realen jokatuko du ordu-erdi barru (12:00), eta ez dira egongo Muniain eta De Marcos; Llorente ere ez, aulkian utzi duelako Bielsak.
Athleticek eta Vila-realek partida erakargarria jokatuko dute gaur eguerdian (12:00), Herrialde Katalanetako herrian. Hiru jokalari falta zaizkio Bielsari: De Marcos eta Muniain, txartelak pilatzeagatik zigortuta daudelako, eta Amorebieta, minez dagoelako. Eta Rosarioko entrenatzaileak Llorente aulkian lagako du hasieran. Beraz, taldearen indarra sendotzeko aukera da gaurkoa, ohiko 11koari baliabideak gehitzekoa.
Sailkapenari begira, atzo Espanyolek galdu egin zuenez (Levanteren aurka etxean, 1-2), aukera ona da atzean uzteko. Aldiz, Levante ere lehian sartu da, eta Athleticek baino 2 puntu gehiago ditu orain, eta Malagak 1 gehiago (atzo astindua eman zion Zaragozari, 5-1).
Hauek dira 11koak:
Vila-real:
Diego Lopez; Angel, Gonzalo, Zapata, Oriol; Bruno, Senna; Cani, Martinucchio, Valero; Marco Ruben.
Athletic:
Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera, Iñigo Perez; David Lopez, Toquero eta Susaeta.
Bielsaren adierazpen batzuk:
- “Vila-real hobeto dago orain. Zenbakiek adierazten dute hori”.
- “Selekzioetara gure hainbeste jokalari joatea ona da, beraien lana saritzen duelako, baina baita taldekideena ere. Eta nola ez, aurreko entrenatzaileak, Caparrosek, egin zuen lan ona azaltzen du”.
Molinaren adierazpen batzuk:
- “Athletici irabazi ahal izateko, erritmo eta intentsitate handia beharko ditugu”.
- “Baloiaren jabetza eduki behar dugu, baina sakontasuna lortzeko”.
- “Athletic ez da Llorente bakarrik, askoz gehiago da”.
- “Aldaketak egingo ditut 11koan, aurkariaren ezaugarriak kontuan hartzen ditudalako beti. Baina jokatzeko eredua edo estiloa bera izango da”.

Nilmar eta Ekiza lehian, lehen itzuliko partidan, San Mamesen. Berdindu egin zuten (1-1). EFE