Taktikari buruzko ikastaroa, EHUko Udako Ikastaroen baitan
Zubietan egingo da uztailaren 13an eta 14an, Mikel Etxarriren zuzendaritzapean, eta Reala Fundazioak eta Kirolenek lagunduta.
EHUko Udako Ikastaroen baitan, aurten ere futbolak lekua izango du. Ohi bezala, Mikel Etxarriren zuzendaritzapean, gai hau jorratuko dute: ‘Oreka, lehentasunezko helburua taktika lantzerakoan’. Reala Fundazioa eta Kirolene izango ditu laguntzaile.
Uztailaren 13an eta 14an izango da, Zubietan. Izena emateko epea zabalik da, eta hil hau bukatu aurretik egiten bada, 55 euro balio du ikastaroak; egun horretatik aurrera, 66 euro.
Izena emateko aukera, hemen dago.
EGITARAUA
UZTAILAK 13, OSTIRALA
- 15:15: ‘Kontzeptuek orekan daukaten eragina (Mikel Etxarri)
- 16:45: ‘Egungo sistemak eta aldaerak’ (Miguel Angel Serrano, Madrileko Entrenatzaile Eskola)
- 18:15: ‘Futbola. Entrenatzeko metodoak sortzeko klabeak’ (Jorge Castelo, Lisboako Unibertsitatea)
UZTAILAK 14, LARUNBATA
- 9:15: ‘Desoreka: espazioak sortze eta erabiltzea. Joko zuzena eta joko ez zuzena’
(Jean Ives Ogier, Olumpique Lyon) - 10:45: ‘Futbola. Antolaketa taktikoa/estrategikoa. Entrenatzeko bi metodo espezifiko’
(Jorge Castelo, Lisboako Unibertsitatea) - 12:15: ‘Atentzioa baloiaren jabetzan’ (Joan Vila. FC Bartzelona)
- 15:15: ‘Estrategia eta oreka taktikoaren arteko erlazioa. Sistemaren garrantzia
(Miguel Angel Serrano, Madrileko Entrenatzaile Eskola) - 16:45: ‘Atentzioa baloiaren jabetza aurkariak duenean (Joan Vila. FC Bartzelona)
- 18:15: ‘Desoreka: sortu espazioak taldekideentzat. Koordinatu sortzea eta betetzea’
(Jean Ives Ogier, Olumpique Lyon)