Sevilla entrenatzaile berriarekin etorriko da Anoetara gaur zortzi
Marcelino kargutik kendu du, eta Michelen izena dabil bolo-bolo ordezkoa izateko
Sevillak eta Marcelino entrenatzaileak kontratua eten dute gaur. Klubak bidali du kalera, azken zazpi partidetan alerik ez irabazteagatik; bi puntu baino ez ditu atera. Hartara, datorren astelehenean, beste entrenatzaile batekin etorriko da Anoetara, Realaren aurka jokatzera.
Halakoetan ohikoa den bezala, hasi da ordezkoen izenen dantza, eta bat nabarmentzen ari da hedabideetan: Michel.