Schalke-Athletic
Europako Ligako final-laurdenetan, itzulikoa etxean jokatuko dute zuri-gorriek, eta finalerdietara sartzen badira ere bai, Metallist-Sporting Lisboaren kanporaketako garailearen aurka.
Schalke 04 izango da Athleticen aurkaria Europako Ligako fina-laurdenetan. Joanekoa martxoaren 29an da, eta itzulikoa apirilaren 5ean.
Finalerdietara sailkatzen bada, Metallist-Sporting Lisboa kanporaketako garailea izango du kontrario. Joanekoa kanpoan jokatuko luke, apirilaren 19an, eta itzulikoa apirilaren 26an.
Zozkekak hau eman du:
- AZ-Valentzia (1)
- Schalke-Athletic (2)
- Atletico-Hannover (3)
- Metallist-Sporting Lisboa (4)
Finalerdiak:
- 3-1
- 4-2