Sari potoloa irabazi dute

Egilea:

Data: 2012/10/17

ESPAINIAKO KOPA Eibarrek eta Alavesek gainditu dute kanporaketa, eta final 1/16renetan, Europan ari den taldeak izango dituzte aurkari.

Lo pozik egingo dute Eibarren eta Alavesen zaleek. Baita jokalariek eta entrenatzaileek ere. Lortu dute saria. Potoloa, gainera. Espainiako Kopan aurrera segitzen dute, gainditua daukate hirugarren kanporaketa, eta orain datorkie festa lehiaren barruan: final 1/16renetan, Lehen mailako taldea izango dute aurkari, eta Europan lehian ari dena, gainera.

  • Eibar-Arroyo (1-0)

Luzapenean erabaki da kanporaketa, 118. minutuan sartu baitu partidako gol bakarra Jitok. Estua izan da neurketa, gero Gaizka Garitanok esan duen bezala: “Bagenekien halakoa izango zela, kanporaketa hauek horrelakoak izaten direlako”.

  • Huracan-Alaves (1-2)
Hau ere luzapenean erabaki da. Gol bana sartu dute bi taldeek; Alaves aurreratu da (Juanmak 40. minutuan), baina gero berdindu egin du Huracanek. Azkenean, Vigueraren gol bikainak (104. minutuan) ekarri dio saria Alavesi.
Zozketa, bihar
Bartzelona, Real Madril, Valentzia, Malaga, Atletico Madril, Levante edo Athletic. Horietako bi izango dituzte aurkari Eibarrek eta Alavesek hurrengo kanporaketan. Joan eta etorri aritu beharko dute, bi partidetara. Bihar eguerdian da zozketa, egunaren erdian.
Euskal Herriko beste bi talde ere, Reala eta Osasuna, zozketan izango dira.
Kanporaketa honetako emaitzak