San Gabriel-Athletic; Rayo-Reala; eta Lagunak-L’Estartit
Emakumezkoen 1. Mailan, nafarren partidak aparteko garrantzia dauka, irabaziz gero jaitsieratik aterako delako.
Emakumezkoen 1. Mailan, 26. jardunaldia jokatuko dute asteburuan, eta gure taldeei dagokioenez, partida denak garrantzitsuak badira ere, Lagunekena apartekoa da.
Jaitsieran dira nafarrak, eta puntu batera daukate salbazioa Bada, hain justu, aurretik duen taldea izango du aurkari etzi Barañainen: L’Estartit. Aukera paregabea zulotik ateratzeko.
Athleticek San Gabrielen zelaian jokatuko du, eta zuri-gorriak dira hiru puntuak batzeko faboritoak.
Realak ere kanpoan dauka partida: Rayoren zelaian. Aldez aurretik begiratuta, erronka handia txuri-urdinentzat.
Hauek dira gureen partidak:
- San Gabriel-Athletic (igandea, 11:00)
- Rayo-Reala (igandea, 12:00)
- Lagunak-L’Estartit (igandea, 12:00)