Roberto Donadoni da Parmako entrenatzaile berria
Franco Colomba bidali berriaren lekua hartu du
Parmak entrenatzaile berria dauka: Roberto Donadoni (Cisano Bergamasco, Italia, 1963). Halaxe erabaki du zuzendaritzak, Franco Colomba kargutik kendu eta gero. Garesti ordaindu du joan zen asteburuko emaitza, Inter Milanen aurka 5-0 galdu izana, hain zuzen. Parma emaitza bolada txarrean da azkenaldian, eta jaitsierako postuak zazpi puntura baditu ere, zuzendaritzak entrenatzailea aldatzea erabaki du.
Denboraldi eta erdirako sinatu du Italiako hautatzaile ohiak eta Milaneko jokalari ohiak.