Riesgo, Lamah eta Roversio osatu dira

Egilea:

Data: 2012/02/08

Taldekideekin batera aritu dira gaur goizeko entrenamenduan

Albiste onak izan dira gaur goizean Taxoaren. Izan ere, min hartuta zeuden hiru jokalari osatu dira, eta sendagileak baimena eman die taldekideekin lan egiteko. Riesgo, Lamah eta Roversio dira hiru jokalariok. Min hartuta segitzen dute Masudek (honek ez du entrenamendurik egin), Kike Solak (bakarka aritu da), eta Callejak nahiz Cejudok; azken bi hauek taldekideekin batera jardun dute, baina ez daude erabat osatuta.