Realaren Nazioarteko Gazteen Txapelketa: gaur, bigarren jardunaldia
Azkoitian eta Bergaran jokatuko dituzte lau partidak, arratsaldean.
Bigarren jardunaldia izango du gaur Realaren 28. Nazioarteko Gazteen Txapelketak. Azkoitian eta Bergaran jokatuko dituzte bina partida, denak ere arratsaldean.
Hauek dira partidak:
- Reala-Osasuna (16:00, Azkoitia)
- LA Galaxy-Valentzia (17:30, Azkoitia)
- Gipuzkoa-Espanyol (16:00, Bergara)
- Espanyol-Olympiakos (17:30, Bergara)
Atzoko lau partiden emaitzak eta sailkapena, hemen dauzkazue, Realaren web ofizialean.