Realaren analisi taktikoa
Nola jokatzen du Philippe Montanierren taldeak? Defentsako eta erasoko baliabideak zein dira? Analisi honetan daude erantzunak
Bi bideo hauetan egin dugu analisia. Batean defentsako baliabideak aztertu ditugu, eta bestean erasokoak.
Ezaugarri horietaz gain, beste hauek ere bereizten dute denboraldi honetako Reala. Aipatu egingo dugu zein ezaugarri diren:
- Jokalari asko erabili ditu Montanierrek.
- Lehen jardunaldietan, aldaketa asko egin zituen partida batetik bestera, eta ez zeukan 11ko finkorik.
- Azken jardunaldietan, aldiz, 11koan aldaketa gutxi egiten ari da.
- Jokalariek leku askotan jokatu dute; zenbait kasutan, lehen aldiz aritu izan dira leku horietan.
- Lehen partidetan, joko ez zuzena erabili zuen erasoan baliabide nagusitzat, baina gero, beste aukera batzuen alde egin zuen, joko zuzenagoa eginez, baloiak luze joz. Orain, azkenaldian, berriz ere hasierako moldera itzuli da.