Realak galdu, Osasunak berdindu
Emaitza bolada txarra eten ezinda segitzen dute txuri-urdinek, eta kontrako bidean dira gorritxoak
Espainiako Ligako hamargarren jardunaldia ari da jokatzen egunotan, eta atzo, Realak galdu egin zuen; Osasunak, aldiz, berdindu.
Sailkapenean, Reala 15.a da 8 punturekin, eta batera du jaitsierako azken postua. Osasuna 10.a da, 11 puntuz.
Txuri-urdinek Levante lehen sailkatuaren zelaian jokatu zuten, eta 3-2 galdu. Osasunak Getafen aritu behar izan zuen, eta 2-2 egin zuen. Gaur, Athleticen txanda izango da; Atletico Madril izango du aurkari San Mamesen, 22:00etan (La Sexta).