Reala eta Athletic: min hartutakoen esperoan
Biharko partidei begira, Markel Bergara, Carlos Martinez eta Fernando Llorente ariko diren edo ez ezin da oraindik jakin.
Badoa denboraldia aurrera, eta zama gero eta handiagoa da jokalarientzat. Hainbat lesioren eragile izaten da hori. Beste batzuetan, kolpeek erasandakoak izaten dira, edo bakarrik egindakoak.
Realean eta Athleticen badira halakoak, eta biharko partidei begira, ariko diren edo ez diren ariko zalantzan dago. Montanierrek ez daki Markel Bergara eta Carlos Martinez onik izango diren, baina litekeena da ez aritzea Levanteren aurka Anoetan. Ariko ez dena Griezmann da, txartelak pilatuta dituelako.
Athleticen ere zalantza nagusi. Llorente ez dago ondo-ondo, eta datozen orduetan zehaztuko dute bihar Atleticko Madrilen zelaian ariko den edo ez. Joan zen igandean ez zuen jokatu.