Reala Bk aurrerapausoa eman du ez jaisteko

Egilea:

Data: 2012/03/04

Irabazi egin zion atzo Palentziari (3-0), eta atera egin da jaitsierako lekuetatik. Beste partidan, Real Unionek eta Amorebietak berdindu egin zuten (0-0).

REALSOCIEDAD.COM

Reala Bko jokalari gazteak hasi dira argia ikusten. Aspaldiko partez, jaitsierako lekuetatik kanpo daude. Horretarako, beharrezkoak izan dituzte atzoko hiru puntuak; Palentziari irabazi zioten (3-0).

Partidako kronika hemen duzue, Realeko web gunean.

Behin-behineko sailkapena, hauxe.

Derbian, berdinketa

Atzo, beste partida bat ere jokatu zen. Derbia, gainera. Real Unionek eta Amorebietak berdindu egin zuten (0-0).

Amorebietaren twitterrean dago partidaren kontakizuna, zuzenean eginda.

Gaur, beste partida guztiak

Bigarren B Mailako 27. jardunaldia gaur osatuko da. Atzo eman genuen partida horien berri gurean.