Real Madril eta Borussia Dortmund, lehen bi sailkatuak
TXAPELDUNEN LIGA
Manchesterren irabazi dute espainiarrek (1-2), eta etxean alemaniarrek Xaktharri (3-0).
Real Madril eta Borussia Dortmund izan dira lehen bi sailkatuak final 1/4etarako Txapeldunen Ligan.
Hauek izan dira emaitzak:
- Manchester United-Real Madril (1-2) (2-3, denera)
Golak: Sergio Ramos (bere atean, 48. min) / Modric (66. min) eta Cristiano Ronaldo (69 min.)
Real Madrilek jokalari bat gehiagoz zela eman dio buelta emaitzari, 56. minutuan epaileak txartel gorria atera baitio Naniri.
- Borussia Dortmund-Xakthar Donetsk (3-0) (5-2, denera)
Golak: Felipe Santana (31. min), Gotze (37. min.) eta Błaszczykowski (59. min.)