Patxi Izkok Osasunako presidente izateari utziko dio denboraldia amaitzean

Egilea:

Data: 2012/04/24

“Oso nekatuta nago”, iragarri du bart, Espainiako irrati kate batean.

Osasunak denboraldia amaitu bitartean, Europaren jiran bakarrik hitz egingo zela ematen zuen, baina presidente berriaren inguruan ere jardun beharko da.

Izan ere, Patxi Izko presidentea badoa. Denboraldia amaitu bezain pronto. “Oso nekatuta nago” esanez azaldu zuen erabakia bart gauean, Espainiako irrati kate batean. Berez, sasoia amaitzean iragarri behar zuen duela hilabete hartutako erabakia, baina aurreratu egin du.

Bi urte geratzen zaizkio agintaldia amaitzeko, baina ez ditu beteko. 2002an hautatu zuten aurrenekoz, 2006an bigarrengoz, eta 2008an hirugarrengoz.

2008an, ondoeza izan zuen, sinkope bat pairatu baitzuen.

66 urte dauzka.