Oztopo gehiegi Kopa irabazteko

Egilea:

Data: 2012/06/10

Athleticek luzapenean galdu du Espanyolen aurka (1-2). Bederatzi jokalarirekin amaitu du, eta langak ere eragotzi egin dio titulua eskuratzea.

Ezin denean ezin da, eta ez dago bueltarik. Bukatu da Athleticen ametsa. Kopa Espanyolek irabazi du. Luzapenean (1-2).

Aurkaria ez ezik, beste hainbat oztopo ere izan dituzte zuri-gorriek: bi jokalari gutxiagorekin bukatu dute, eta bi aldiz jo dute langa bi jaurtiketetan. Zorte onik ez, behintzat.

Kataluniarrak aurreratu dira (Brenda, 48. minutuan), eta Itsasok berdindu du (62. minutua). Luzapenean, bost minutu falta zirela, Mari Pazek sartu du bigarrena, korner batean baloia buruz jo eta gero.

Athleticen web ofizialean, honela kontatu dute finala.