Osasunak Nano hegaleko atzelaria fitxatu du

Egilea:

Data: 2012/06/05

Numantziatik dator, debalde, eta bi denboralditarako tratua egin du.

Osasunak egin du 2012-2013 denboraldiko lehen fitxaketa: Fernando Macedo da Silva ‘Nano’. 30 urte dauzka, eta Numatziatik dator. Gorritxoek ez dute sosik ordaindu.

Bi denboralditarako adostasuna egin dute bi aldeek, eta hirugarren bat ere bete dezake, horretarako aukera idatzita utzi baitute.

Atzelaria da, hegalekoa, eta makina bat taldetan ibilia lehendik: Bartzelona, Atletico Madril, Getafe, Cadiz, Racing Ferrol eta Numantzia. Ezkerra da, eta orain urte batzuk, zelai-erdian aritzen zen.