Osasuna Bko sei jokalari sartu ditu Mendilibarrek deialdian
Lehen taldeko beste hainbati atseden eman die bihar Bartzelonaren aurkako neurketan, Espainiako Kopako final-zortzirenetan
Miraria eta handietakoa beharko du Osasunak bihar Bartzelona Espainiako Kopatik kanporatzeko. Horregatik, Mendilibarrek Osasuna Bko sei jokalari sartu deialdian: Satrustegui, Postigo, Manu, Roberto Torres, Raoul eta Hermosa. Aldiz, lehen taldeko beste batzuei jai eman die: Andrés Fernández, Sergio, Timor, Ibra, Annunziata eta Ninori.
Joanekoan 4-0 galdu zuen Osasunak, eta biharko partidan (22:00), lan duina egitea izango du helburu.