Osasuna Bk eta Lemoak galdu egin dute

Egilea:

Data: 2012/03/18

Nafarrek etxean Logroñes Bren aurka (1-2), eta bizkaitarrek Torrelavegan (2-1).

Ez da jardunaldi ona izan gaurkoa 2. B Mailako bigarren multzoan. Osasuna Bk eta Lemoak galdu egin dute.

Nafarrek etxean zuten partida, eta Logroñesek irabazi egin die (1-2). Sailkapenean, 11. dago Osasuna B.

Lemoak Torrelavegan jokatu du, eta irabazten jarri bada ere, galdu egin du azkenean. Azken postuan dago.

Hurrengo jardunaldia, asteazkenean

Hementxe, partiden zerrenda.