Ofiziala da: Beñat Etxebarria Athleticera
ATHLETIC
Bost denboralditarako kontratua izenpetu du.
Joan eta etorri. Horra Beñat Etxebarriaren ibilbidea Athleticekin lotuta. Kanpora joan eta orain itzuli egin da. Athleticek eta Betisek akordioa egin dute, eta erdilari bizkaitarra zuri-gorriz jantzita ariko da hurrengo bost denboraldietan.
Athleticek ez du esan zenbat ordaindu duten, baina hor zehar dabiltzan kopuruei kaso eginez gero, zortzi bat milioi eurotan egin da fitxaketa.
