Non jokatuko du Didier Drogbak datorren denboraldian?

Egilea:

Data: 2012/05/22

Chelsean ez duela baieztatu du Boli Kostako aurrelariak, Txapeldunen Liga irabazi berritan. Zortzi denboraldi bete ditu Londresko taldean.

Hogeita hamalau urteko aurrelaria ez da izango normalean oso erakargarria fitxatzeko, baina aurrelari horren izena Didier Drogba bada, klub batek baino gehiagok botako dio sarea.

Chelsean ez duela jarraituko iragarri du gaur Boli Kostako aurrelariak. Zortzi denboraldi bete ditu Londresko taldean, eta titulu hauek irabazi: Txapeldunen Liga, Premier League (3), FA Cup (4), eta Curling Cup (2).

Nora joango ote da? Aukeratzeko aukerak ez zaizkio faltako. Zurrumurruak hasi dira dantzan, eta kluben zerrenda loditzen joango da egunetik egunera, baldin eta ez badu iragartzen nora doan azkar batean.

Gure web gunean, bitan idatzi dugu azkenaldian bera ardatz hartuta: joan zen larunbatean, Txapeldunen Ligako finalaren atarikoan, eta lehiaketa bereko finalerdietan, Bartzelona kanporatu eta gero.