Nazioarteko Ligak: partida erabakigarriak gaur

Egilea:

Data: 2012/04/11

Aste barru honetan, jardunaldia dago hainbat herrialdetan, eta oso neurketa garrantzitsuak ere bai tartean.

  • Espainiako Ligan, atzo Bartzelonak irabazi eta gero, puntu bakarreko aldea dauka Real Madrilek. Gaur gauean (22:00), neurketa ustez zaila dauka Atleticoren zelaian, madrildarren arteko derbian. Hau bukatuta, bost partida baino ez dira faltako.
  • Alemanian, Bundesligan, egun joka dezaketen partida handiena dago gaur: Borussia Dortmund (liderra)-Bayern Munich (2. sailkatua). 20:00etan da neurketa. Hiru puntuko aldea baino ez dago, bederatzi partidaren faltan.
  • Frantzian, Ligue 1en, Montpellier liderrak Marseillan jokatuko du gaur (18:00). Montpellier eta PSG berdinduta daude, baina hiriburukoek partida bat gehiago dute jokatua.
  • Italian, Lega Serie An, Milanek atzo irabazi egin zuen, eta lidergoa berreskuratu du. Baina gaur Juventusek Laziori (3. sailkatua) irabazten badio (20:45), puntu bateko aldea izango lukete zuri-beltzek.