Nazioarteko Ligak: asteburuko kontuak
Alemanian, badute txapelduna: Borussia Dortmund. Ingalaterran, hiru puntuan daude Manchesterreko bi taldeak. Espainiakoan, Real Madril ia Ligaren jabe da. Italian, Juventusek ere gertuago du txapelketa.
Bukatzetik gertu daude Nazioarteko Liga nagusiak, eta gauzak argitu dira leku batzuetan. Beste zenbaitetan, argituz doaz.
Hauxe da asteburuak eman duenari errepasoa, Ligaz Liga:
- Espainiako Ligan: Real Madrilek irabazi egin zion Bartzelonari (1-2), eta oso gertu du txapelketa. Gaur osatuko da jardunaldia, Osasuna-Malaga partidarekin. Emaitzak eta sailkapena.
- Ingalaterran, Premier Leaguen,Manchester Unitedek hiru puntu baino ez dizkio ateratzen Manchester Cityri, eta datorren asteburuan elkarren aurka ariko dira Cityren zelaian. Behean, Wolvesek Maila galdu du. Emaitzak eta sailkapena.
- Alemanian, Bundesligan, Borussia Dortmund da txapelduna, bigarren aldiz jarraian. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko. Kaiserslauternek Maila galdu du. Emaitzak eta sailkapena.
- Italian, Lega Serie An, Juventusek puntu batean handitu du Milani ateratzen dion aldea; hirukoa da orain, eta bost partida falta dira. Atzealdean, Genoa asko gerturatu da zulora, eta entrenatzailea bota du: Alberto Malesani (bigarren aldiz bidali dute kalera sasoi honetan Genoan). Luigi de Caniok ordezkatuko du. Emaitzak eta sailkapena.
- Frantzian, Ligue 1en, ez da aldaketarik bost jardunaldiren faltan. Lehia estua dute Liga irabazteko Montpellierrek eta PSGk, eta behean, azken-aurrekotik 12.era lau puntu baino ez daude. Emaitzak eta sailkapena.
- Argentinan, Clausuran, Boca da lidergoan, baina gaur Newell’sek irabazten badu (Arsenalen zelaian), lider berria izango da. Emaitzak eta sailkapena.
Bideo honetan, Borussia Dortmunden inguruko bideo bat ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=FmKbczcFd70