Nazioarteko Ligak: asteburuko emaitzak
Ingalaterran, Arsenalek Tottenhami irabazio zion Londresko derbia, eta Italian, bi aurrenekoek, Milanek eta Juventusek berdindu egin zuten.
Aldaketa gutxi eragin dituzte nazioarteko Liga nagusietan asteburuko emaitzek. Sailkapenetako goialdean, behintzat, ez da mugimendu esanguratsurik egon, Frantzian izan ezik.
Hauek dira emaitzak eta sailkapenak, Ligaz Liga:
- Espainiako Ligan, Real Madrilek eta Bartzelonak irabazi egin zuten, eta 10 puntuko aldeak segitzen du bien artean. Beheko zuloan, atera ezinik gelditzen ari dira Racing, Sporting eta Zaragoza. Emaitzak eta sailkapena.
- Frantziako Ligue 1en, Montpellierrek aurrea hartu dio PSGri lehen postuan,eta azpialdean, larri dabiltza Nancy, Auxerre eta Sochaux. Emaitzak eta sailkapena.
- Ingalaterrako Premier Leaguen, Manchesterreko biek, lehen postuetako biek, irabazi egin zuten; baita Arsenalek Tottenhami ere, Londresko derbian. Behealdean, Blackburnek, Boltonek eta Wiganek segitzen dute. Emaitzak eta sailkapena.
- Alemaniako Bundesligan, Bayern Munich bigarren jarri da, Borussia Moenchengladbachek berdindu egin zuelako. Beste Borussiak segitzen du lidergoan. Azpialdean, Hertha Berlin jaitsieran sartu da. Emaitzak eta sailkapena.
- Italiako Lega Serie An, lehen bien arteko lehian, berdindu egin zuten Milanek eta Juventusek. Behealdean, aldaketa gutxi, ezpada Sienaren beste garaipen bat zulotik alde egiteko. Emaitzak eta sailkapena.
- Argentinako Clausuran, Boca Juniors jarri da lidergoan, gaur Lanusek egiten duenaren mende. Beste muturrean, deigarria da Independiente izatea azkena; hiru partidak galdu ditu. Emaitzak eta sailkapena.
Bideo honetan duzue ikusgai Milan-Juventusen gertatua:
http://www.youtube.com/watch?v=_NMBW2x5pUk
Beste honetan, Olympique Lyon eta PSGen artean sartu zituzten 8 golak:
http://www.youtube.com/watch?v=CVAR68bPyGg