Nazioarteko Ligak: aste barruko jardunaldiak emandakoa
Espainiakoak badu txapelduna: Real Madril. Italian eta Frantzian, estutu egin dira aldeak lehiaketak irabazteko borrokan.
Aste oparoa izan da Espainia, Italia eta Frantziako Ligetan, jardunaldia egon baita; Frantzian, gaur osatuko da, partida bat falta baita.
Ligaz Liga, hauxe errepasoa:
- Espainiakoan, Real Madril da txapelduna. Ez jaisteko borrokan, Racing jaitsita dago, eta beste bi lekuak hauen artean daude: Sporting, Zaragoza, Rayo, Vila-real eta Granada. Bi partida falta dira. Emaitzak eta sailkapena.
- Italiakoan, Liga irabazteko borrokan, Juventusi aldea murriztu dio Milanek, eta puntu batekoa da orain tartea, bi partidaren faltan. Ez jaisteko lehian, Cesena eta Novara jaitsita daude, eta beste lekurako bi dira hautagaiak: Lecce eta Genoa. Emaitzak eta sailkapena.
- Frantziakoan ere txikitu egin da aldea Liga irabazteko hautagaien artean: Montpellierrek hiru puntu ateratzen dizkio orain PSGri, hiru partidaren faltan. Ez jaisteko lehia oraindik eta estuagoa da, talde asko daude borrokan, eta inor ez da jaitsi oraindik. Gaur osatuko da jardunaldia, eta jaitsiera izango dute jokoan Dijonek (azken-hirugarrena) eta Auxerrek (azkena); hiru puntu aurretik da Dijon. Emaitzak eta sailkapena.
Beste Liga batzuetako txapeldunak
- Herbehereak: Ajax
- Portugal: Porto
- Eskozia: Celtic
- Alemania: Borussia Dortmund
- Grezia: Olympiakos
- Serbia: Partizan