Nazioarteko Liga nagusiak: asteburuari begira

Egilea:

Data: 2012/02/24

Ingalaterran, Premier League itzuliko da, asteburu batez partidarik jokatu gabe egon eta gero. Italian, Milan eta Juventusek lidergoa izango dute jokoan.

Nazioarteko Liga nagusietan beste jardunaldi bat ate joka dute, eta ohi bezala, badira partida erakargarriak. Ingalaterran, Premier League itzuliko da, asteburu batez geldirik egon ondoren.

  • Espainiako Ligan, neurketa bat nabarmentzen da besteen aldean: Atletico Madrilek eta Bartzelonak jokatuko dutena. Hemen, zerrenda osoa.
  • Frantziako Ligue 1en, jarraitu beharrekoa hau da: Olympique Lyon-PSG. Hemen partida guztiak.
  • Ingalaterrako Premier Leaguen, Londreseko derbi handia izango da jokoan: Arsenal-Tottenham. Hauxe partida sorta.
  • Alemaniako Bundesligan, Bayern Munich eta Schalkeren artekoa da erakargarriena. Jardunaldi osoa, hemen.
  • Italiako Lega Seria An, bi lehenak, Milan eta Juventus elkarren aurka ariko dira. Partida guztiak, hemen.
  • Argentinako Clausuran, Boca Juniors eta Newell’s lehiatuko dira, besteak beste. Jardunaldi osoa, hemen.