Mondragon-Reala (0-12)
DENBORALDI-AURREA
Jagoba Arrasateren taldeak lehen partida jokatu du.
Realak 0-12 irabazi dio Preferente mailako Mondragoni, Arrasateko Mojategi zelaian jokatu duten partidan. Denboraldi-aurreko lehendabizikoa izan da Jagoba Arrasateren jokalarientzat.
Hauek izan dira golegileak: Vela (3), Xabi Prieto (2), Agirretxe (2) Zurutuza, Ruben Pardo, , Ros, Sangalli eta De la Bella.
Realaren hurrengo partida bihar zortzi izango da, uztailaren 20an, Tolosan, Frantziako Tolosaren aurka, Kilometroak festaren aldeko neurketa.