Mikel Orbegozo Nasticen ariko da sasoia amaitu arte, Athleticek utzita

Egilea:

Data: 2012/01/09

Aurrelari azpeitiarra Bilbao Athleticen aritu da jokatzen

Mikel Orbegozo aurrelariak Tarragonako Nasticen jokatuko da denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita. Tratu hori egin dute bi klubek, eta azpeitiarra Katalunia aldean ariko da. Bilbao Athleticen jokatu du sasoi honetan, eta 12 partida jokatuta, lau gol sartu ditu. 22 urte dauzka.

Mikel Orbegozo denboraldi honetako partida batean

Denboraldi honen hasieran fitxatu zuen talde zuri-gorriak Realetik.