Mikel Labakak matrailezurra hautsi zuen atzo
Bere taldekide Arribasek eta berak elkar jo zuten, eta gaur iluntzean egingo diote ebakuntza.
Mikel Labakak matrailezurra hautsi zuen atzo, Rayorekin Valentzian jokatzen ari zela. Arribas taldekideak eta berak elkar jo zuten.
Gaur egingo diote ebakuntza Majadahondako Fremap ospitalean. 19:00etarako dago iragarrita.