Mikel Balentziaga berreskuratu du Athleticek

Egilea:

Data: 2013/06/28

ATHLETIC

Aukera zuen Athletic ezker hegaleko atzelaria berriz hartzeko, eta gauzatu egin du. 2016ra arteko kontratua izango du orain.

Mikel Balentziaga (Zumarraga, 1988) ezker hegaleko atzelaria Atheticek berreskuratu du. Valladoliden aritu da azken bi denboraldietan, baina klub zuri-gorriak aukera zuen berriz hartzeko, diru kopuru bat ordainduta, eta aukera gauzatu du.

Kontratu berria izenpetu du klubarekin, eta 2016ra artekoa da. Etete klausula 30 milioikoa.

2008-2009 denboraldian fitxatu zion Athleticek Realari, eta harrezkero hauxe izan bere ibilbidea:

  • 2009-2010: Numantzia (utzita)
  • 2011-2011: Athletic eta Valladolid
  • 2011-2013: Valladolid

Athleticen 27 partida jokatu ditu orain arte.