Miguel Flañok 2017ra arte luzatu du kontratua Osasunan
Hitzarmen zaharra datorren urtean amaitzen zitzaion harrobiko jokalariari.
Taldeko ikurretako batek Osasunan segituko du denbora luzez. Hala adostu dute Miguel Flañok eta klubak. 2017ra arteko tratua egin dute. Aurreko hitzarmena datorren urtean amaitzen zen.
2004an egin zuen debuta 1. Mailan, irailaren 18an (Osasuna 3-Betis 2). 28 urte beteko ditu abuztuaren 19an.
