Miguel Angel Lotina fitxatu du Vila-realek

Egilea:

Data: 2012/03/19

Denboraldia amaitu arteko tratua egin dute bi aldeek. Jaitsieratik hiru puntura dago taldea.

Miguel Angel Lotinak lana aurkitu du. Vila-realen ariko da denboraldia amaitu arte. Tratu hori egin dute bi aldeek, eta gaur goizeko entrenamenduan bertan hasi da lanean.

Vila-real jaitsieratik hiru puntura dago (gaur Racingek egiten duenaren arabera), eta atzo bertan bota zuen kalera Jose Francisco Molina entrenatzailea. Bigarren arduradun teknikoa zen denboraldi honetan, Molinak Juan Carlos Garrido ordezkatu zuelako lehenagotik.

Lotinak talde asko entrenatu ditu: Logroñes, Badajoz, Numantzia, Osasuna, Celta, Espanyol, Reala eta Deportivo.  Espanyolekin Espainiako Kopa irabazi zuen, Celta Txapeldunen Ligan sartu zuen, eta beste alderdian, Realarekin eta Deportivorekin jaitsi egin zen.

XAVIER BERTAL /EFE