Michel da Sevillako entrenatzaile berria
Denboraldia amaitu arteko hitzarmena sinatu du, eta taldea Europan jokatzeko sailkatzen bada, beste sasoi batez luzatuko dio klubak
Sevillak azkar egin du entrenatzaile aldaketa. Atzo eguerdian baieztatu zuen Marcelino kargutik kendu zuela, eta eguna amaitzerako, arduradun tekniko berriaren izena ezagutarazi zen. Michel izango da hori.
Denboraldi honen amaiera arte ariko da klubean lanean, eta beste sasoi baterako luzatuko dute hitzarmena, baldin eta taldea Europan lehiatzeko sailkatzen bada.
Datorren astelehenean izango du lehen partida, non eta Anoetan, Realaren aurka (21:00). Bitxikeriarik bada horren inguruan. Izan ere, Michelek Anoetan bertan zuzendu zuen bere azkeneko partida Lehen Mailan, Getaferen entrenatzaile zela; 2010-2011 denboraldiko azken partida izan zen hura.
Michelek orain bitarte, talde hauek zuzendu ditu:
- Rayo Vallecano (2005/2006)
- Real Madrid Castilla (2006-2008)
- Getafe (2009-2011)

Michel, partida batean.