Michael Owenek futbola utziko du ekainean

Egilea:

Data: 2013/03/19

INGALATERRAKO LIGA

33 urte dauzka, eta azkenaldian, ez du jokatzerik izan lesioak tarteko. Ibilbide oparoa osatu du.

Michael Owenek ez du gehiago futbolean jokatuko. Hala iragarri du berak: “Ekainean bukatuko da hau”. Lesioak zama handia bilakatu zaizkio azkenaldian, eta amaitzeko ordua dela erabaki du.

DATUAK

  • Izena: Michael Owen.
  • Jaiotza urtea eta herria: Chester (Ingalaterra), 1979an.
  • Taldeak: Liverpool (1996-2004), Real Madril (2004-2005), Newcastle United (2005-2009), Manchester United (2009-2012), Stoke City (2012-2013).
  • Golak taldeetan: 222 gol 480 partidetan.
  • Golak selekzioarekin: 40 gol 89 partidetan.

Bere golik onenen bilduma hau aurkitu dugu sarean:

 
http://www.youtube.com/watch?v=0jm7PDUbdZk